Epai baten zain jarraitzen du 'Agorrosin' auziak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uzt. 14a, 16:28

Antzuolako eta Elgetako Udalek Agorrosin auziko helegitea luzatzea erabaki dute. Uste dute ez dela justua elgetarrek eta antzuolarrek bergararrek baino gehiago ordaintzea instalazio hori erabiltzeagatik. Hala, Bergarako 2019ko udal ordenantzen kontrako helegitea jarri zuten bere egunean, eta 2020ko ordenantzetan aldaketarik egon ez dela ikusita helegite hori luzatzea erabaki dute orain.

Ebazpen baten zain jarraitzen du Agorrosin auziak. Kirol azpiegitura hori erabiltzeagatik elgetarrek eta antzuolarrek bergararrek baino %30 gehiago ordaintzea justua ez dela iritzita Bergarako Udalaren 2019ko ordenantza fiskalen kontrako errekurtsoa aurkeztu zuten, bere egunean, Elgetako eta Antzuolako Udalek. 

Tarte horretan, ordea, 2020ko ordenantza fiskalak ere onartu zituen Bergarako Udalak. Aldaketarik ez dagoela ikusita horiek kontrako helegitea ere jartzea erabaki dute Elgetako eta Antzuolako Udalek. Martxan dagoen helegitea luzatzeko urgentziazko osoko bilkurak egin dituzte bi herrietan egunotan. Antzuolan bariku arratsaldean elkartu zen udalbatza eta aho batez onartu zuten erabakia.

Elgetako udalbatzari dagokionean aurreko martitzenean egindako urgentziazko osoko bilkura telematiko batean hartu zuten erabaki berdina, aho batez.

Bergarako Udala ere ebazpenaren zain

Txanponaren beste aldean da Bergarako Udala. Gorka Artola alkateak azaldu du defizit bat dagoela zerbitzuan eta modu bat aurkitu beharko dela bergararrak ez diren erabiltzaileek ere aurre egiteko horri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak