ALBISTEAK

Sei debagoiendar egongo dira Eusko Legebiltzarrean

Eneko Azurmendi 2020ko uztailaren 12a

EH Bilduk hiru ordezkari izango ditu parlamentuan: Lore Martinez aretxabaletarra, Ander Rodriguez arrasatearra eta Rebeka Ubera elgetarra. EAJk, berriz, Aitor Urrutia eskoriatzarra eta Luis Javier Telleria antzuolarra. Alderdi sozialistaren ordezkaria Alberto Alonso oñatiarra izango da.

EH Bilduko ordezkariei dagokienez, Gipuzkoako zerrenden bitartez sartu dira parlamentuan hiruak eta baita Aitor Urrutia ere. Telleria eta Alonso, berriz, Arabako zerrendetan zeuden. Halaber, esan, Eva Abuin Gipuzkoako zerrendan hirugarrena zela eta ez duela Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortzerik izan, Elkarrekin Podemos-IUk bi eserleku bakarrik eskuratu baititu Gipuzkoatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak