ALBISTEAK

EH Bildu nagusitu da Debagoienean, boto kopuruan gora eginez

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko uzt. 12a, 22:48

2016 emaitzak hobetu ditu EH Bilduk bailaran; 13.498 boto lortu ditu, botoen %45,30. Debagoieneko herri guztietan gailendu da, Eskoriatzan izan ezik. EAJ izan da bigarren indarra 10.980 botorekin, %36,85. PSE-EEk 2.283 boto lortu ditu, botoen %7,66. Elkarrekin Podemos-IU laugarren postura jaitsi da boto galera handiarekin; 1.711 boto jaso ditu Debagoienean, %5,74. 

29.939 lagunek eman dute botoa Debagoienean; 2016an baino 2.726 pertsona gutxiago joan dira hauteslekuetara. Hala, abstentzioa %40,17koa izan da bailaran; EAEn baino 7 puntu txikiagoa.

2020 vs 2016

Duela lau urteko datuekin alderatuta EH Bilduk zazpi puntu egin du gora eta 1.141 boto gehiago jaso ditu. EAJk 841 boto gutxiago lortu baditu ere, botoen ehunekoa mantendu du, %36,31tik %36,85era igoz. PSE-EEk ere antzerako datuak mantendu ditu, 116 boto gutxiago eskuratu ditu eta 2016ko %7,37tik %7,66ra igo da. Elkarrekin Podemos-IUk aldiz, botoen erdia baino gehiago galdu ditu Debagoienean, eta %12,47tik %5,66ra jaitsi da. PP+C's koalizioak ere nabarmen egin du behera. Aurreko hauteskundeetan PPk 1.090 boto eskuratu zituen eta Ciudadanosek 248; aurten aldiz, 511 besterik ez dituzte lortu bien artean. Equo Berdeak alderdiak 306 boto jaso ditu, Debagoieneko botoen %1,03. Vox aurten lehen aldiz aurkeztu da Gipuzkoan, eta 142 boto eskuratu ditu Debagoienean; %0,48.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak