ALBISTEAK

Aretxabaleta eta Eskoriatzako etxez etxeko langileek agerraldia egin dute haien egoera salatzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 10a

Aretxabaletako eta Eskoriatzako etxez etxeko langileek agerraldia egin zuten atzo eguerdian, bizi duten egoera salatzeko. ELA sindikatuak eta artatzen dituzten pertsonen senitartekoek babestuta, hitzarmen duina lortu ezinda daudela azaldu dute langileek.

Oraindik mobilizaziorik deitu ez duten arren, hitzarmena lortu ezean kalera ateratzeko asmoa dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak