HEMEN DEBAGOIENA

Euskara da wikipedia garatuena duen Europako bigarren hizkuntza gutxitua

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 7a

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko Josu Alberok analisi konparatiboa egin du, eta adierazi duenez, euskara da katalanaren ondoren wikipedia garatuena duen Europako bigarren hizkuntza gutxitua.

Wikipedia entziklopedia digitala 298 hizkuntzatan dago –tartean, euskara– eta Euskal Wikilarien Elkarteko Alberoren iritziz, hori adierazle ona da hizkuntza baten "indarraz jabetzeko": "Soziolunguistek hizkuntza baten indarra aztertzeko Calvet barometroa hartzen dute aintzat". Adierazi duenez, barometroak hainbat parametro hartzen ditu kontuan: zenbat hiztun dituen, ofizialtasuna, hezkuntzan duen garrantzia, literaturako sorkutzak,  eta baita wikipediko artikuluak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak