Uztailaren 1eko saioan, Ointxe!-ren saskibaloi campusa aurten nolakoa izaten ari den kontatu du Mireia Bikuñak. Irunberriko gertakarien 30. urteurrenaren harira, Susana Arregi oñatiarraren senideen abokatu Txemi Gorostiza izan da eguneko elkarrizketatua. Goienak bi hamarkada bete dituela eta, '20 urte, 20 albiste' erreportaje-sortaren egileekin ere izan da Aitziber Aranburuzabala.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.