%9,9tik %10,29ra igo da Debagoieneko langabezia tasa ekainean

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 2a, 12:31

Maiatzean %9,9ko langabezia tasa erregistratu zen Debagoienean eta ekainean egoera zertxobait okertu egin da, %10,29ko tasa erregistratu delarik. Bailaran gaur egun, 3.208 herritar daude lan gabe, maiatzean baino 122 gehiago. Hego Euskal Herriko langabezia tasari dagokionez, %13,9okoa da, ia 185.000 langabeturekin.

Bailarako herri gehienetan gora egin du langabezia tasak ekainean, Antzuolan eta Eskoriatzan izan ezik. Antzuolan, maiatzean baino hiru herritar gutxiago daude lanik gabe eta Eskoriatzan, aurreko hilabeteko kopurua mantendu egin da.

Ekaineko datuak herriz herri

  • Antzuola: 68 langabe (%6,12ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 292 langabe (%8,50ko langabezia tasa)
  • Arrasate: 1.449 langabe (%13,88ko langabezia tasa)
  • Bergara: 658 langabe (%8,95ko langabezia tasa)
  • Elgeta: 51 langabe (%8,84ko langabezia tasa)
  • Eskoriatza: 193 langabe (%9,50ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzaga: 7 langabe (%5,07ko langabezia tasa)
  • Oñati: 470 langabe (%8,64ko langabezia tasa)
  • Aramaio: 20 langabe (%2,65 ko langabezia tasa)

Hego Euskal Herriko datuak

Hego Euskal Herriko datuek ere okerrera egin dute azken hilabetean eta 2.050 langabe gehiago zenbatu dituzte. Hala, %13,90ko langabezia tasa erregistratu da ekainean eta guztira, ia 185.000 herritar daude lanik gabe.

Araban, maiatzean baino 561 langabe gehiago zenbatu dituzte eta langabezia tasa %2,36 igo da. Gipuzkoan, 821 langabe gehiago daude eta tasa %2,14 igo da. Bizkaiari dagokionez, langabezia tasan izandako igoera %1,70ekoa izan da eta 1.351 herritar gehiago daude lanik gabe. Azkenik, Nafarroan, %1,6 jaitsi da langabezia tasa, maiatzeko datuekin alderatuta, 673 langabe gutxiago zenbatu dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak