Goienak 20 urte bete ditu eta urteurrenaren bueltan Debagoienean izan diren gertakari azpimarragarriak jasoko dituzte Xabi Urtzelaik eta Julen Iriondok Goiena: 20 urte, 20 albiste izeneko erreportaje-sortan. Goiena telebistan izango da ikusgai eta Puntua aldizkarian irakurgai, bide batez aldizkariak bost urte bete dituela ere ospatzeko. Askotariko gaiak izango dira; lehenengoa, Maider Unda kirolariarekin egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.