Ekainaren 26ko saioan, eta Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren harira, Yuri Paramos oñatiarrarekin egon da berbetan Maider Arregi pertsona transgeneroen egoeraz berba egiten. Zabaltzen lehenengotarikoa izan den Berezao auzo elkartean nola antolatu diren ikusi du bertatik bertara Oihana Elortzak; eta Maskarilasolidarioak Oñati izeneko taldeko kideekin izan da Eneko Azurmendi. Errifle bidezko distantzia luzeko tiro modalitatea praktikatzen duen Rakel Velasko izan da saioko beste protagonistetako bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.