HAUTESKUNDEAK

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen mahai-ingurua

Goiena telebista 2020ko ekainaren 26a

Uztailaren 12an egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta gaur hasi da kanpaina. Jaurlaritzarako lehian ariko diren alderdietako ordezkariek erronka eta lehentasunei buruz eztabaidatzeko mahai-ingurua osatu dute saio berezi batean.

Ondorengo hautagaiek hartu dute parte debatean: Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJren Gipuzkoako zerrendan bigarrena; Iker Casanova, EH Bilduren Bizkaiko zerrendan bigarrena; Josetxo Arrieta, Elkarrekin Podemos-IUren Gipuzkoako zerrendan zazpigarrena; Eneko Andueza, PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua, eta Peio Atxukarro, PP-Ciudadanosen Gipuzkoako zerrendan hamaseigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak