Osasun krisiak gehien kaltetu dituenen artean daude bailarako erretiratuak, eta eurekin batera, erretiratuen elkarteak.
Alarma egoeraren eraginez, antolatutako bidaia eta ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten martxoan erretiratu elkarteetako kideek, eta gaur gaurkoz, oraindik ez dituzte jarduera horiek berreskuratu.
Elkarteetako tabernak zabalik
Elkarteetako tabernak, baina, zabalik daude dagoeneko. Arrasaten, Etxaluze erretiratuen egoitza, Toki Argi eta Uribarri herritarrentzat zabaldu dituzte. Bergaran, San Joxepe elkarteko taberna ere zabalik dago; baita Eskoriatzan Olazar, eta Aretxabaletan Basotxo ere. Antzuolako Landatxope, oraindik itxita dago. Oñatin, bestalde, Pake Leku elkarteko taberna ere martxan da.
Erretiratuen tabernetan, gainontzeko tabernetan bezala, neurri bereziak jarraitu behar dira. Esaterako, mahaien arteko distantzia errespetatu egin behar dute, eta erabilera bakoitzaren ostean horiek desinfektatu egin behar dituzte tabernariek.
Bestalde, kartetan jokatu ahal izateko ere segurtasun neurriak hartu dituzte.