Haur parkeen egoera bailarako herrietan; zer uste dute gurasoek?

Jone Olabarria 2020ko ekainaren 18a

Gipuzkoako hainbat udalerritan haur parkeak irekitzen hasi dira azken asteotan. Debagoieneko jolaslekuen kasuan, gaur gaurkoz, itxita daude parke horiek, agindu berrien zain. Gurasoen artean galdetuta ere, iritzi oso ezberdinak daude; alde batetik "zabaltzeko ordua" dela uste dutenak eta bestetik osasun neurriak bermatzea "zaila" dela ikusten dutenak.