Ekainaren 16ko saioan, Arrasaten herria ezagutzeko eta bertako turismoa sustatzeko hastear diren bisita gidatuen gidarietako bat, Ugutz Basauri izan da platoan. Maialen Santosek bailarako musika eskolen egoera zer nolakoa den azaldu du; eta bi astoren konpainian penintsulan zehar dabilen Barbara Borlais suitzarrarekin ere izan da. Eskoriatzako Aste Zapatistaren 20. urteurrena dela eta, berau antolatzen duen EuskoZap taldeko kideekin izan da Aitor Agiriano.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.