Ekainaren 15eko saioan, herri izaerako euskarazko hedabideen elkarteko, Hekimeneko, koordinatzaile Igor Astibiak era horretako hedabideek bizi duten egoera azaldu du. Asteburuan Oñatin ospatu dituzten Corpus jai bereziek eman duten jaso du Xabi Gorostidik; eta berriz ere abian diren kultur ekitaldien inguruan egin du erreportajea Mireia Bikuñak. Espaziora bidali berri duten kamera baten fabrikazioan parte hartu duen Iñigo Irizar fisikari oñatiarra ere izan da eguneko protagonistetako bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.