Koronabirusaren bilakaera positiboa izaten ari dela EAEn nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Datu orokorrek EAEn egonkortasuna adierazten dutela eta intzidentzia tasak "onak" direla gaineratu du Urkulluk autonomia erkidegoetako telebileran. Bilakaerak "positiboa" izaten jarraitzen duela eta, zehaztu du Basurtuko (Bilbo) eta Txagorritxuko (Gasteiz) ospitaleetako agerraldien inguruan egindako "interpretazio publikoak errealitatea itxuraldatu" duela, bi agerraldiak "kontrolpean" daudelako.
Ekonomia berreraikitzea xede
Iñigo Ukullu, lehendakariak, ekonomia berreraikitzeko finantza-marko "argia" zehazteko eskatu dio Sanchezi telebileran. Lakua jada, lanean ari da lanpostuak eta jarduera ekonomikoa berreskuratzeko. "Egoera ekonomiakoa zehatz mehatz jakin behar dugu inbertsioak egiteko eta barne merkatua aktibatzeko. Lehenbailehen ekiteko errekurtsoak eta tresnak zeintzuk diren derrigor jakin behar ditugu".