Ekainaren 21etik aurrera Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga zabalduko dute

Maider Arregi 2020ko eka. 14a, 11:33

Espainiako presidente Pedro Sanchezek autonomia erkidegoetako presidenteei halaxe iragarri berri die azken telebileran. Hilaren 21etik aurrera Europarekiko zein erkidegoen arteko mugen irekiera baimenduko duela. Hala, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga zabalik geratuko da hilaren 21ean alarma egoera amaitu ostean. Portugalek, ordea, muga irekiera uztailaren 1era atzeratzeko eskaera egin du.

Espainiako Gobernuak ekainaren 21era aurreratu du Schengen eremuan daude herrialdeekiko mugen irekiera –Portugalekin uztailaren 1ean mugak zabaltzea adostu du Espainiak–. Ondorioz, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga bihar zortzi irekiko da, alarma egoeraren amaierarekin bat eginez. Sanchez presidenteak esan du pandemiaren bilakaera ona ikusita hartu dutela erabakia. Beraz, ekainaren 21etik aurrera, Europako estatukideek altxatu egingo dituzte muga-kontrolak eta Espainian bertan behera geratuko da kanpotik zetozen pertsonek ezinbestean bete beharreko berrogeialdia.Espainia barruan ere hilaren 21ean irekiko dira erkidegoen arteko mugak.

Shengen eremua

Hauek dira Shengen eremua osatzen duten herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Suedia, Suitza eta Txekiar Errepublika.

Azken telebilera

Azken telebilera du gaurkoa Sanchezek autonomia erkidegoetako presidenteekin; guztira hamalau egin dituzte. Uztaila amaieran, aurrez aurre batuko direla iragarri du Espainiako presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak