Autonomia erkidegoetako presidenteen azken bilerak eman duenaren berri eman du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Hezkuntza, automozioa, mugen irekiera eta turismoa izan dituzte aztergai.
Hezkuntza, automozioa eta turismoa
Iraileko eskola itzulerari dagokionez, autonomia erkidegoen konpetentzia dela itzulera zehaztea adierazi du Sanchezek. Baina "segurua eta osasuntsua" izango dela ziurtatu du.
Automozio plana abian jarriko duela ere iragarri du eta 3.750 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Gobernuak. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko, auto elektrikoak sustatzea izango dutela helburu nagusi azaldu du Sanchezek. 2050. urterako zero emisio dute-eta asmo.
Era berean, barne turismoa sustatzea izango duela Gobernuak ardatz adierazi du eta mugak 21ean irekiko dituztela. Turismoa biziberritzeko plana ere badutela esku artean aurreratu du eta xehetasunak datorren eguenean emango dituela Espainiako Gobernuak.
Ekonomia berreraikitzea xede
Iñigo Ukullu, lehendakariak, ekonomia berreraikitzeko finantza-marko "argia" zehazteko eskatu dio Sanchezi telebileran. Bestalde, Urkulluk ziurtatu du Basurto eta Txagorritxu ospitaleetako koronabirus fokuak "guztiz kontrolatuta" dituela Osakidetzak.