ALBISTEAK

Bergaran eta Oñatin berriz abiatu da TAO sistema

Uxue Igarza Loiola 2020ko ekainaren 12a

Konfinamenduaren arintzearekin batera, TAO sistema itzuli da bailarako udalerri batzuetara; hain zuzen ere, Oñati eta Bergarara. Bestade, Arrasaten ez da berrabiaraziko irailera arte.

Oñatin martxoa erdialdean geratu zen bertan behera TAO sistema, baina ekainaren 1ean jarri zen berriz indarrean. Bergaran ere, asteazkenean berrabiatu zen, eta ohiko funtzionamendua izaten ari da; halere, egoera honetan, langileak makina desinfektatzen ari dira egunean zehar, eta Udalak makinako botoiak hatzamarrekin sakatu beharrean, eskularru, giltza edo bestelakoekin sakatzea gomendatu du.

Bestetik, Arrasateren kasuan oradainpekoa den TAO ez berrabiatzea erabaki du Udalak, eta irailera arte sistema etetenda mantentzea aurreikusi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak