Ekainaren 9ko saioan, Android eta Iphone gailuetan txertatu dituzten berrikuntzak izan ditu hizpide Uxue Igartzak. Koronabirusak eta George Floyden heriotzak Amerikako Estatu Batuetan sortu duten giroaz egin du berba Filadelfian bizi den Naiara Akizu aretxabaletarrak; eta Arrasateko zaintza sarean parte hartu duten Edurne Elgorriaga, Endika Ruiz de Samaniego eta Lierni Etxebarria ere izan dira protagonista. Debagoieneko kiroldegien irekiera nolakoa izaten ari den aztertu du, bere aldetik, Xabi Gorostidik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.