Uztailaren 6an hasi eta 8ra bitartean egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek selektibitateko probak edo Unibertsitatera Sartzeko Ebaluzio probak. Nafarroan, bestalde, ekainaren 23tik 26ra egingo dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, pandemiak eraginda, atzeratu egin dituzte urtero ekainean egin izan diren azterketak, eta horrenbestez, ezohiko deialdia ere atzeratu egin da; uztailaren 20tik 22ra bitartean egingo dela jakinarazi dute.
Oraindik ez dakite non ezta nola ere, baina dagoeneko bailarako ikasleak hasi dira selektibitatea prestatzen. Gainera, aste honetan, jardun presentzialera bueltatu dira batzuk, eta horrela, orain arteko online ikasketak eta aurrez aurrekoak uztartu dituzte. Hala azaldu dute Txantxiku ikastetxeko 2. Batxilergoko ikasleek.