Izena emateko epea astelehenean ireki zen, eta igandera arte egongo da zabalik euskaltegietako eta Euskal Etxeetako ikasleentzat. Aipatzeko da, aurtengo deialdiak aldaketa nabarmenak dakartzala berekin.
Bestetik, jakinarazpen horrekin batera, AEK eta Udal Euskaltegiek beren arreta-zerbitzua egokitu dute, eta dagoeneko ikasleen zalantza-argitzeak eta izen-emateak presentzialki egiten ari dira. Halere, COVID-19aren krisiak aldaketa ugari eragin ditu euskaltegietan. Hala kontatu digute Oskar Elizburu AEK-ko irakasleak eta Elena San Martin Arrasateko Udal Euskaltegiko irakasleak.