Maiatzaren 25eko saioan, konfinamendua arintzeko faseak debagoiendarrek nola bizi dituzten aztertu du Eneko Azurmendik. Ndank Ndank elkartekoek modarekin lotuta martxan jarri duten proiektuaren xehetasunak jaso ditu Jone Olabarriak; eta Oñatiko Arrano Erreka oilo-ustiategian nola lan egiten duten ezagutzeko aukera ere egon da. Afrikaren eguna dela eta, Mundukiderekin Mozanbiken lanean diharduen Beñat Arzaduni egin zaio elkarrizketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.