Era berean, atzo arratsaldean aditzera emandako datuen arabera, azken zenbaketan ez da kasu positibo berririk atzeman Gipuzkoako egoitzetan, eta zortzigarren egunez jarraian, ez da hildakorik egon.
Guztira, Gipuzkoako sarea osatzen duten 65 zentroetan, koronabirusaren krisia hasi zenetik 364 pertsonak, atzemandako kasuen ia %65ak jaso dute medikuaren alta; 167, ia %30a, zendu egin dira eta eta 31 egoiliarrek, %5,5 inguruk, diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.
Debagoienari dagokionez, bi dira momentu honetan koronabirusa dela eta egoiliarren bat gaixo duten ibarreko egoitzak: Arrasateko Iturbide eta Aretxabaletako GSR Debagoiena.
Aretxabaletan daude, hain zuzen ere, momentu honeta Gipuzkoan gaixorik dauden 31 egoiliarretik 26. Aldunditik azaldu dutenez, arrazoia da egoitza horretan besteetan baino beranduago agertu zirela koronabirus kasuak, eta sendatzeko denbora behar denez, kasu askok oraindik aktibo jarraitzen dutela. GSR Debagoienan sei pertsona sendatu dira orain arte, eta sei hil.
Iturbide egoitzan bestalde, bi pertsona daude oraindik ere gaixo, 53 sendatu egin dira eta 26 hil.
Bergarako Mizpirualde eta Oñatiko San Martin egoitzetan ez da kasu positiborik atzeman koronabirusaren pandemia hasi zenetik.