Maiatzaren 15eko saioan, Leintz Gatzagan kaleak apaintzeko egin dituzten loreontzi berezien inguruan egin du berba Xabi Urzelaik. Eibarko emakumeen taldeak lehen mailara igotzea lortu du, eta bertan jokatzen duten Eider Egaña oñatiarraren eta Uxue Iparragirre antzuolarraren erreakzioak jaso ditu Oihana Elorzak. Komertzioak berriz ere egunerokotasuna nola berreskuratzen ari diren jakiteko atalean, Oñatiko Sillero dendan egon da Aitor Agiriano.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.