Maiatzaren 14ko saioan, alokairuak ordaintzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako diru-laguntzei ikusten dizkieten akatsak azaldu ditu Kaleratzeak Stop taldeko Salva Gonzalezek. Sanisidroak Antzuolan eta Arrasateko Musakola auzoan ospatuko dituzten moduaz egin du berba Xabi Gorostidik. 'Debagoiendarrak mundutik' tartean, Londresen bizi den Iñigo Gallastegi izan da protagonista; eta Aitor Agiriano, Arrasateko Lirain estetika zentroan izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.