Maiatzaren 18tik 25era atzeratu da ikastetxeetako itzulera

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 14a, 16:01

Josu Erkoreka Gobernuko bozeramailearen agerraldia.

Espainiako Estatuak "berme juridikorik" ez ematea izan da atzerapenaren arrazoia Erkorekak azaldu duenez, eta Jaurlaritzak hezkuntza komunitatea "tentsioan eduki nahi ez duela" gehitu du.

Josu Erkoreka Gobernuko bozeramaileak argitu duenez, ikastetxeetarako itzulera hilaren 25era atzeratzea erabaki du Jaurlaritzak. Azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ez dio Jaurlaritzari "estaldura juridikorik" eman oraindik, eta berme hori jaso bitartean, ikasleen jarduera presentzialerako itzulera atzeratzea erabaki du. Erkorekak gaineratu du ez dutela hezkuntza komunitatea "zain" eduki nahi: "Eusko Jaurlaritzak, une honetara iritsita eta Espainiako Gobernuak oraindik hartu ez duen erabaki horren zain, ez du hezkuntza komunitatea tentsioan eta zain eduki nahi datozen egunotan".

Bestetik, Erkorekak esandakoaren arabera, 25a bitartean, Hezkuntza Sailak "lanean jarraituko" hezkuntza eremuko eragileekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak