Ikastetxeetara itzultzeko baldintzak negoziatzeko "prozesu errealak" abian jartzeko eskatu dute sindikatuek

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 15a, 07:07

STEILAS, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek adierazi dute agerian geratu dela ikasketa presentzialetara itzultzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duen planaren atzean "inprobisazioa eta arduragabekeria" dagoela. Eta berretsi dute "osasuna bermatuz itzultzeko neurriak, protokoloak eta baldintzak negoziatzeko prozesu errealak abian jartzen ez diren bitartean",
ikasketa presentzialik ezin dela egon.

Atzo, maiatzak 14, jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetara itzulera maiatzaren 25era atzeratu duela. Sindikatuek adierazi dute "zentzugabea" dela data zehatzak ematea, "osasun eta segurtasun neurriak beteko diren ziurtasunik" izan gabe. Eta gaineratu dute, Hezkuntza Sailari "berriro" eskatu diotela neurri horiek sindikatuekin negoziatzeko eta hezkuntza komunitatearekin adosteko: "Data finkatu beharrean, ikastetxera itzulera abian jartzeko lehendabizi elkarlanean hastea eskatzen diogu, soilik horrela bermatuko du langileen, ikasleen eta zabalkundez, gizarte osoaren osasuna". 

Cristina Uriartek erabili duen argudioa, hau da, "hezkuntza komunitatearengan tentsio gehiago ez jartzeko nahia", sinistea zaila egiten zaila gaineratu dute: "Argi dago hezkuntza komunitate guztia aztoratu duen inprobisazio eta berme juridikorik gabeko erabaki baten ondorio direla gaurko gertakariak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak