Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, gaur zerua lainotuta egongo da eta goizean batez ere, euria egin dezake. Tenperaturak behera egingo du eta 15 gradutik ez da igoko. Bihar ere antzeko eguraldiarekin jarraituko dugu, nahiz eta arratsaldean atertzera egingo duen. Azkenik, domekan, giro lasaiagoa izango dugu, nahiz eta goizean oraindik euri apur bat egin dezakeen. Arratsaldetik aurrera argitzen joango da eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. (Eguenean jasotako datuetan oinarritutako iragarpena)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.