Leintz Arizmendi eta Aloña Mendi mailaz igo dira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 11a, 19:39

Gipuzkoako Futbol federazioak bukatutzat eman du 2019-2020 denboraldia. Hainbat irizpide jarraituz eta Gipuzkoako kluben iritzia entzun ostean, Juan Luis larreak zuzentzen duen federazioak erabaki du maila igoerak gauzatzea; ez, ordea, jaitsierak. Debaioenean, Leintz Arizmendik Ohorezko Erregional mailatik Euskal Ligarako saltoa egingo du eta Aloña Mendi, berriz, Erregional Preferentetik Ohorezko Erregionalera igoko da.

Bailarako hainbat elkartetan eragin zuzena izan du erabaki horrek: hala, Leintz Arizmendik ohorezko erregional mailatik euskal ligarako saltoa egingo du; eta, Aloña Mendi erreginal preferentetik ohorezko erregionalera igoko da. Aretxabaletako gazteen mailako taldea ere ohorezko mailatik gazteen euskal ligara igoko da.

Igoera gauzatzeko modua amestutakoa izan ez arren, entrenatzaileek pozik hartu dute erabakia. Hurrenez hurren, Leintz Arizmendiko eta Aloña Mendiko entrenatzaileek.

Zelaian amaitu nahiko zuketen liga

Federazioak hartu duen erabakia zaila izan dela uste dute bi taldetako ordezkariek; baina, egoera zein den ikusita, bidezkoa izan dela diote. Liga eten zenean, martxoan, Leintz Arizmendik bigarren sailkatuarekiko zortzi puntuko aldea zuen; eta, Aloña Mendik, aldiz, zazpi puntuko aldea.

Futbol federazioa aurrera begira

Federazioa hurrengo astean hasiko da 2020-2021 denboraldia aztertzen. Hortaz, jokalariek oraindik ez dakite irailean maila berria estreinatzeko moduan egongo diren edo ez. Bestalde, jaitsierarik ez gauzatzeak ere izan du eragina bailaran: hala, Antzuolak erregional preferentean jarraituko du hurrengo denboraldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak