ALBISTEAK

Gurutze Gorriak laguntza eskaintzen die adinekoei konfinamenduko irteeretan

Naroa Urien Berrio 2020ko mai. 7a, 16:59

Gurutze Gorriak laguntza eskaintzen die adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei konfinamenduko irteeretan. Proiektua Gurutze Gorriko Erantzun Planaren barruan hartutako neurrietako bat da eta helburua da, adinekoen edo eta desgaitasunen bat duten pertsonen paseoak ahalbidetu edo eta erraztea.

Interesa dutenek edota haien senideek 945 22 22 22 telefonora dei dezakete zerbitzua eskatzeko. Gainera, zerbitzua bi ataletan banatuko da, eskaera egiten duten pertsona guztiei estaldura handiagoa eman ahal izateko: adinekoak, asteartea, osteguna eta larunbatetan, eta desgaitasuna duten pertsonak,  astelehen, asteazken eta ostiraletan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak