EGURALDIAREN TARTEA

Giro ezegonkorra asteburu osoan

Goiena telebista 2020ko mai. 8a, 08:29

Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteburu osoan giro ezegonkorra izango dugu Debagoienean. Gaur, egubakoitza, tenperatura 30 gradura iritsiko bada ere, arratsaldean bero hodeiak izango ditugu eta zaparrada trumoitsuak botako ditu. Bihar, zapatua, giro nahasia izango dugu; izan ere, goizean, zeruan hodei ugari izango dira eta arratsaldean zaparradak botako ditu. Azkenik, domekan, eguraldia erabat aldatuko da eta euria etenik gabe egingo du. Tenperatura gainera, jaitsi egingo da, bizpahiru gradu izango badira ere. (Eguenean jasotako datuetan oinarritutako iragarpena)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak