Mondragon Team Academy-k “Remote Working and Education” izeneko gaiaren inguruko erronka zuzendu eta koordinatu du. Horretarako, Mondragon Team Academy-k partner gisa parte hartu du, eta koordinatzaile gisa aritu dira trebatzaileak. Gainera, laborategietako kideak ere problema solver gisa aritu dira.
Irtenbideak epe motzean behar dituzten arazoen ingurukoa izan da hackatoia edo programatzaileen topaketa. Erronken artean, telelana, hezkuntza, osasuna eta bizitza bezalako gai zabalak izan dituzte. Europar Batasuneko 27 herrialdek parte hartu dute, eta baita Israelek eta Turkiak ere. Irabazleak Europako Berrikuntzarako Kontseilu Plataformara gonbidatuko dituzte, eta proiektuaren erabiltzaileekin zuzeneko harremana izateko aukera izango dute –adibidez, ospitaleetan–. Gainera, Europar Batasunak irabazten duen proiektua finantzatzeko aukerak zabalduko ditu.
Mondagon Team Academy
Mondragon Unibertsitateko arduradunek azaldu dutenez, proiektuaren "nazioarteko izaera" da MTAren gako nagusietako bat; izan ere, Mondragon Team Academyren laborategi-sareak hainbat bazkide ditu laborategi horiek garatzeko: TEAMLABS Madrilen eta Bartzelonan, Florida Universitaria Valentzian, TZBZ aholkularitza-enpresa LEINN Internationalerako, UMx Querétaron eta IBERO Pueblan. Bestetik, egun, ekimen berriak abian dituztela azaldu dute hainbat herrialdetan: Seulen (Korea), Seattlen (AEB), Bogotan (Kolonbia) eta Nairobin (Kenya).