50 unitateko kutxetan bilduta erosiko dira maskarak, baina “hornidura normalizatu arte” erosle bakoitzari kutxa bana salduko diote egunean. Modu horretan, herritar guztiek maskarak lortu ahal izatea dute helburu. Maskara kirurgikoak dira; hiru geruzakoak, sudurrera egokitzekoa dutenak eta elastikoen bidez belarrietara lotzen direnak
Bizkaiko berrogei supermerkatu ingurutan eros daitezke dagoeneko, eta aste honetan Arabara iritsiko direla jakinarazi dute. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu noiz egongo diren maskarak eskuragarri Gipuzkoan.
100.000 maskara doan
Bestetik, Eroskik jakinarazi duenez, 100.000 maskara banatu ditu doan EAEko adinekoen egoitzetan. Banaketa Foru Aldundien laguntzarekin egin dute. Alejandro Martinez Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak azaldu duenez, elkartasuna da Eroskiren “oinarrizko printzipioa”.