Unibertsitateko Indar Batasunak martxan jarri duen Ikasle Babes Sareak ikasleak lagundu nahi ditu alarma egoera honetan. Ikasketekin aurrera jarraitzeko samurtasunak jarri dituzte horretarako; izan ere, egun bizi dugun egoerak ondorio larriak ekarri dituela dio Saioa Galarraga UIBko kideak. Bi motatako laguntza eskainiko dute: batetik, ikasketa laguntza eta horretarako, unibertsitateko ikasle talde bat ari da hainbat ikasgai lantzea eta bestalde, apunte-bankua jarriko dute sarean, denon eskura.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.