Gaur gaurkoz 312 pertsona daude koronabirusak kutsatuta Debagoienean. Arrasaten atzeman dituzte azken sei kasuen erdiak; eta bana, Oñatin, Bergaran eta Aretxabaletan. Bestalde, hiru dira gaitzaren eraginez Debagoieneko Ospitalean jarraitzen duten herritarrak, azken orduetan lauk alta hartu eta gero. EAEko 23 ospitaletan daude koronabirusarekin kutsatutako herritarrak, 1.143 guztira, eta Debagoienekoa da uneotan halako kasu gutxien dituen laugarren ospitalea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.