Iñaki Peña: "Koronabirusa irakaspen handia izan da gizartearentzat eta baita profesionalentzat ere"

Maialen Santos 2020ko api. 16a, 11:40

Iñaki Peña Debagoieneko ospitaleko barne medikuak ospitaleko egoeraren berri eman dio GOIENAri. Azaldu duenez, konfinamendua igartzen ari da, eta "okerrena" dagoeneko pasatu da. Era berean, uste du koronabirusa "irakaspen handia" izan dela gizarte osoarentzat, eta baita osasun arloko profesionalentzat ere. Azkenik azaldu du ospitalean ingresatutako jende kopuruaren beheranzko joerari esker, gaur bertan beraktibatu dituztela Arrasateko ospitaleko erditzeak, eta baita Pediatria eta Obstetrizia zerbitzuak ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak