Beheranzko joera egon da koronabirusagatik kutsatutako pertsonen ospitaleratze kopuruan. Gaur arte 80 alta eman dira eta 13 pertsona hil dira koronabirusagatik Debagoieneko Ospitalean. Egun, martxoaren 15eko ospitalizazio kopuru berdinak dituzte. Eskualdean, 1200 proba baino gehiago egin dira Koronabirusa detektatzeko.