Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur egubakoitza, hodeiak nagusituko dira, baina ez du euririk egingo eta arratsaldean giro argiagoa izango dugu Debagoienean. Zapatuan berriz, udaberri beteko giroa izango dugu eta tenperatura igo egingo da. Domekan, giro epelarekin jarraituko badugu ere, hodeiak nagusituko dira eta egunaren amaieran euria egin dezake (eguenean jasotako datuetan oinarritutako iragarpena).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.