ETXETIK PLAZARA

Oskorriren 'Furra Furra' Gtranslated

Maialen Regueiro 2020ko api. 2a, 11:18

Joxe Rojasek koktel-ontzi batean sartu ditu Oskorri musika taldearen Furra Furra abestia, Google Translate aplikazioa, eta koronabirusaren ondorioz asperraren asperraz dabilen txoro kuadrilla zoragarria. Bideo honetan duzue emaitza.

Joxe Rojas, Goizalde Landabaso, Irati Iciar, Ana Morales, Ana Galarraga, Txabi Landabidea, Leire Narbaiza, Jaia katua eta Marijo Deogracias dira bideoan agertzen direnak. Azken honek adierazi du, Rojasek beste adibide batzuk ikusi ostean, sortuta duten taldera bota zuela bideo hau egitearen proposamena. Deograciasek aitortu du gainera, Rojasek 30 segunduko aurrerapen bideoa erakutsi ziela, baina gaur ikusi dutela bideoa, alegia, emaitza osorik eta izugarrizko barreak egin dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak