ALBISTEAK

Mondragon Assemblyk maskara kirurgikoak egiteko lau makina ekoitziko ditu

Maialen Santos 2020ko api. 2a, 16:16

Hilean hamar milioi maska ekoitziko dituzte makinok. Erronka honetan Bexen Medical kooperatibaren laguntza izango du. Mondragon Assemblyk makina egingo du, eta Bexen Medicalen maskarillak egingo ditu.

Proiektua erronka itzela da bi kooperatibendako. Alde batetik, makinak sortzeko behar larriarengatik; eta beste alde batetik, lau aste dituztelako bakarrik makinak martxan ipintzeko. Mondragon Assemblyk Txinan duen filialean dihardute makinen diseinua eta fabrikazioa lantzen. Guztira, lau makina egingo dituzte.

Makinetako bat Espainiako Gobernuarendako izango da, armadak Burgosen duen farmazia baterako. Beste hirurak Bexen Medicalek Hernanin duen egoitzara eramango dituzte.

Egungo osasun larrialdi egoerak, makinen diseinua, fabrikazioa, logistika eta prest jartzeko lanen koordinazioa asko zaildu duen arren, lau makinak apirilaren 15ean irtengo dira Txinatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak