Martxoaren 24ko saioan, Joko Olinpikoak atzeratzeko hartu den erabakiaz egin du berba Xabi Urtzelaik Maider Unda eta Mikel Linazisoro kirolariekin. Lanzarotetik Arrasatera itzultzeko izan dituzten arazoak kontatu ditu familia batek, eta Puerto Ricon dagoen Ibis Ugarte oñatiarrak koronabirusa han nola bizi duten azaldu du. Egoera berezi honetan suertatzen diren heriotzen aurrean nola jokatu jakiteko gomendioak eman ditu Maite Urzain eriaziin eta doluan adituak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.