Debagoieneko zaharren egoitzak desinfektatzen hasi dira

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen kontseiluak gaur onartu du Covid-19ak sortutako osasun krisiari aurre egiteko Txoke Plana. Hala, arratsaldean hasi dira Arrasateko Iturbide egoitzan desinfektatze lanak egiten. Bihar goizean Aretxabaletan izango dira Zubillagako suhiltzaileak eta arratsaldean, berriz, Bergaran.

Zaharren egoitzetako gune komunitarioak desinfektatuko dituzte. Horretarako, ura eta hipokloritoa erabiliko dituzte eta zortzi eguneko iraupena izango dute egindako lan horiek. Oraingoz, zaharren egoitzetan ikusi dute egoera larriena, eta bertan jarriko dute ahalegin guztia. Dena den, posible da, beharra ikusiz gero, beste espazio batzuetara ere zabaltzea neurri hauek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.