ALBISTEAK

Debagoieneko ekoizleen produktuak azoka plazetan eskuragarri egon dira asteburuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko martxoaren 23a

Asteburuan Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko azoka plazak zabalik egon dira, beharrezko segurtasun neurriak hartuta, horien artean, kokapena aldatuta.

Arrasateko Udalak bertan behera utzi zuen zapatuan Seber Altube plazan egitekoak ziren baserritarren azoka, baina azoka plazako ateak zabalik mantendu zituzten egubakoitzean. Oñatin eta Bergaran zapatuan egin zituzten;  kiroldegiko kantxa urdinean Oñatin, eta azoka plazaren ondoan dagoen Katabi plazan Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak