ALBISTEAK

Koronabirusaren eragina taberna eta jatetxeetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko martxoaren 13a

Izan agintariek, erakundeetako ordezkariek edota osasun arloko langileek hartutako neurriak, neurrien horien helburuak dira herritar gutxiago kutsatzea eta osasun zentroak kolapsatzea saihestea. Eta ildo horretatik, erantzukizunez jokatzeko deia luzatu diete herritarrei ere: jendea batzen den lekuak ekiditeko; tabernak eta jatetxeak, tartean. Ostalari asko Jaurlaritzaren aginduen zain dago ateak ixteko erabakia hartzeko.

Eragin zuzena izango du horrek taberna eta jatetxeetan, zer esanik ez asteburuari hasiera emango diogula kontuan izanik. Negozio batzuk iragarri dute dagoeneko ateak itxiko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak