EGURALDIAREN TARTEA

Zapatuan giro eguzkitsua, baina eguraldi aldaketa domekan

Goiena 2020ko mar. 13a, 08:30

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur egubakoitza, egunaren hasierako orduetan euria egingo du, baina arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira, tenperatura freskoak izango dira Debagoienean. Zapatua, berriz, tenperatura freskoekin hasiko da, baina orduek aurrera egin ahala, giro eguzkitsua gailenduko da eta horrek tenperatura epelez gozatzeko aukera emango du. Azkenik, domeka goizean giro ederra izango da Debagoienean, baina arratsaldean fronte bat hurbilko da eta euria gogoz egin dezake (Eguenean jasotako datuetan oinarritutako iragarpena).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak