Enpresak transmititzeko prozesuari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Bi saio egingo dira; lehena martxoaren 12an eta bigarrena, 26an. Enpresaren transmisioa landuko dute lehenengoan eta bigarrenean, enpresaren transmisioan gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen formulak ezagutuko dituzte. Izena emateko epea zabaldik da enpresa@debagoiena.eus helbidera mezua bidalita edota 943 79 30 90 telefono zenbakira deituta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.