BetiON telelaguntza zerbitzuak lantoki berria zabaldu du Aretxabaletan

Maialen Santos 2020ko ots. 19a, 15:14

Euskadiko BetiON Telelaguntza zerbitzuak zentro logistiko berria zabaldu du Aretxabaletan. Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea, Gorbeialdea eta Goierriko eskualdeetan bizi diren 6.653 erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko helburua du.

Gipuzkoako erdiguneko udalerriei eraginkortasun handiagoz eta azkarrago arreta emateko zabaldu dute zentroa, izan ere, orain arte ingurune horretako erabiltzaileei hiriburuetako zentroetatik ematen zieten arreta. BetiONetik azaldu dutenez, zabaldutako zentro berri honekin "zerbitzu hobea" eman nahi diete Aretxabaleta inguruko erabiltzaileei.

Telefono deiak beste egoitza batetik –Bilbotik, hain zuzen– kudeatzen jarraituko duten arren, materiala eta langileak izango dituzte Aretxabaleko lantokian; era horretan, Aretxabaleta inguruko herrietara "azkarrago" iristea lortuko  dutelakoan.

Zentro berri honi esker, inguru horretan telelaguntza zerbitzua "ezagutzera" eman nahi dutela azaldu dute, zerbitzuaren beharra izan dezaketen erabiltzaileen kopurua handitzea helburu: adibidez, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak; mendetasun-maila bataitortuta duten 65 urtetik gorako pertsonak; pertsona desgaituak; edota banakako balorazioaren araberako beste kasu batzuk. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak