VII. Kantariko saioak grabatu dituzte Aretxabaletan

Mireia Bikuña 2020ko ots. 17a, 18:00

Aretxabaletako eta Eskoriatzako 160 neska-mutiko baino gehiagok parte hartu dute grabatutako zortzi saiotan, Beñat Arizabaletaren eta Aitor Agirianoren aginduetara.

Euskal kantak, koreografiak eta giro ona izan ziren protagonistak zapatuan eta domekan grabatutako zortzi saioetan. Lau zapatuan eta beste lau domekan. Parte hartzaileek gustura bukatu zuten. Aurrez, gogor entseatutako kantuen eta koreografien jarraipen zuzena egiten egon ziren parte-hartzaileen etxekoak. Gurasoak, lagunak, senideak… Lepo bete zen Arkupeko aretoa, neska-mutikoen lana txalo zaparradaz saritzeko.

Gonbidatuak

Bestalde, VII. Kantariko Aretxabaletako saioan gonbidatu bereziak egon ziren. Alde batetik, Lekaixoka bertso eskolako kideak; eta beste alde batetik, Jaiki dantza taldeko kideak. Azken horiek, Mikel Laboaren kantu bat dantzatu zuten.

Grabaketak egin ostean, asteburu honetan hasiko dira emititzen saioak, Goiena telebistan. Lehenengoak, Oñatin grabatutakoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak