Bederatzi autobus hibrido berri batuko dira Lurraldebuseko zerbitzura

Maialen Santos 2020ko ots. 17a, 16:57

Datozen egunetan hasiko dira zerbitzua ematen. Zehazki, herrien arteko ibilbideak egitera bideratuko dituzte autobus berriak.

Debagoieneko herrietan arituko dira 9 autobus hibrido berriak. Gasteizera eta Eibarrera ere iritsiko dira; ez ordea, Donostia edota Bilbora. 

Datozen egunetan, autobusak matrikulatu bezain pronto batuko dira Lurraldebuseko zerbitzura, eta Avanza taldeko arduradunek aurreratu dutenez, bederatzi hauetaz gain, urte honetan zehar beste 20 autobus hibrido ere jarriko dituzte Lurraldebusen zerbitzura. 

Autobusen ezaugarriei dagokienean, gehienez ere 70 bat pertsona garraiatu ahal izango dituzte; eta horietako 52 joan ahalko dira eserita.

Mugikortasun jasangarriaren alde egindako azken apustua da honako hau; ingurumenari mesede egiteko asmoz aukeratu dituzte autobus hibridoak, eta azaldu dutenez, CO2 emisioak gutxitzen lagunduko dute. Horretaz gain, erregaian aurrezteko aukera ere emango dute hibridoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak