Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteburu osoan udaberriko giroa izango dugu. Gaur, egubakoitza giro eguzkitsua izango dugu, tenperatura epelekin batera. Bihar, zapatua, ez da aldaketa handirik izango, baina hego haizeak zakartzera egingo du. Domekan berriz, giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu eta eguna bukatze aldera, hodeiak ugarituz joango dira astelehenerako fronte bat espero delako (eguenean jasotako datuetan oinarritutako iragarpena).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.